javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": enero 2012
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2012/01/31

Confint-esp





Pasa den asten ospatutako estatuko Confintaren berriak, emaitzak eta materialk hona hemen: http://confint-esp.blogspot.com/

Elorrio BHI

Zorione Fundazuri - Elorrioko BHI
Aurrekoan esan genizuen bezala ikasleek proposatuta Elorrioko Zumelegi erreka garbitzera joan ginen.
Ekintza horri dagokion garrantzia emateko, egoeraren berri udalari zuzenean ematea erabaki genuen.
Horretarako Agenda 21eko eta IRAESeko ikasle talde bat udalera hurbildu zen Alkateari  gure lankidetza eskeintzeko zeregin honetan aurrera egitea erabakitzen dutenean.
Hemen daukazue bisitaldi horren laburbilduma argazkietan.

2012/01/23

Autobusak konferentziara.

Barria Aterpetxera joateko autobus bat jarri du antolakuntzak:

- 17:00. Elgoibarreko autopista sarreran.

- 18:15 ggb. Bilboko Termibus-en, Garellanon.

Ez da egongo tarteko geldiunerik.
Autobusa erabiliko ez duzuenok, abisatu mesedez.

Bueltarako Barriatik, urtarrilak 27, 15:00etan ggb aterako da autobusa Bilbora joateko eta gero Elgoibarrera.

Delegatuak ez direnak, zer?

Gasteizeko Konferentziara bakarrik delegatuek joango dira eta beste ikaskide guztien lana, iritziak eta proposamenak eramango dituzte hara.
Joango ez direnek zer egin dezakete?
- Konferentziaren kartela inprimatu eta ikastetxetik jarri. Hemen daukazue.
- Konferentziaren berri izan blogean: http://confint-esp.blogspot.com/. Zati batzuk bideoz grabatuko dira eta blogean emango dira.
- Konferentziako delegatuei mezuak bidali: animoa, ideiak, proposamenak... horretarako "comentarios" erabili estatuko blogean, edo honetan ere.
- Konferentziari buruzko berriak ikastetxetik zabaldu: irratia, ikastetxeko aldizkarian, txoko berdea... baita ere Udal Eskola Foroetan...
- Jarraitzen dugu sinadurekin, Ikasleen Deiarekiko atzikimenduak. 
- Eta zuen irudimenak esango duena ere bai. Aurrera!
 
Hau Estatuko Konferentzia da, gero Europakoa izango da, eta laster Euskal Confint delakoarekin hasiko gara!!!

2012/01/13

Aurkeztu direnak: GASTEIZERA!!!

Aurkeztu direnak: GASTEIZERA!!!

Gazteen Nazioarteko Konferentzia: Zain dezagun Planeta

ESKERRIK ASKO ZUEN LAN ITZELAGATIK!!!

GASTEIZERA JOATEKO AUKERA: KARTELAK AURKEZTU DITUZTEN IKASTETXE GUZTIAK
Guztira, 13 ikastetxe aurkeztu dira, 26 plaza bete dezakegu, beraz kartelak aurkeztu dituzten ikastetxe guztiek aukera daukate Gasteizeko Konferentziara joateko.
Ikastetxeko bi ikasle (neska + mutila) joan ahal dira. Ikastetxe bakoitzak bere ordezkariak hautatuko ditu.

2012/01/09

IRAES 21 eta CONFINT Ceneameko Buletinean

CENEAM (Centro Nacional de Educación Ambiental), ulertzeko, estatu mailako Ingurugela dela esan genezake. Bera da ingurumen hezkuntzari buruzko lehendabiziko erreferentzia estatu mailan. Instituzio honek hilero aldizkari bat argitaratzen du, Boletín del Ceneam hain zuzen ere. 


Hilabete honetan eta 2012 urtea ondo baino hobeto hasteko gurekiko bi erreferentzi ateratzen ditu: